2021eko txostena "Soldatak, pentsioak, langabezia prestazioak eta gizarte aurreikuspeneko erreskateak Gipuzkoan”

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak, 190 ereduan aitortutako datuen berri ematen du. Informazio hori oso interesgarria da departamentuaren eta Foru Aldundiaren jarduketa bideratzeko, eta, interes orokorrekoa denez, Gipuzkoako gizartearen esku jartzen da argitalpen honen bidez.

Laburpen moduan, eta soldata, pentsio eta langabezia-prestazioen kasuan, 2021ean 512.852 gipuzkoarrek jaso dute mota horietako errentaren bat. Guztira jasotakoa 12.711 milioi euro izan dira; hau da, 24.785 euro batez beste.

324.443k jaso dute soldata lana egiteagatik; batez besteko soldata 26.916 eurokoa izan da. Pentsio publikoren bat 188.889 gipuzkoarrek jaso dute; eta pentsioaren batez bestekoa 19.658 eurokoa izan da. Azkenik, langabezia prestazioa 75.106 gipuzkoarrek jaso dute (3.529 euro batez beste).

 

Pertsona kopurua (*)

Zenbatekoa (eurotan)

Guztira

%

Batez beste

Soldatapekoak

324.443

63,3

8.732.741.696

68,7

26.916

Pentsiodunak

188.889

36,8

3.713.117.259

29,2

19.658

Langabetuak

75.106

14,6

265.055.811

2,1

3.529

Guztira (*)

512.852

12.710.914.767

100,0

24.785

(*) Urtean zehar pertsona batek mota bat baino gehiagoko errenta jaso dezake; horregatik, batuketa ez dator bat guztiarekin.

2020. urtearekiko aldaketa nabarmenenak izan dira:  langabezia prestazioa jasotzen duten pertsonen kopurua izugarri jaitsi da (-61.551) eta  soldata lana egiteagatik jasotzen duten pertsonen kopuruak gora egin du (+4.927).

Gizarte aurreikuspeneko erreskateei dagokionez 2021ean 26.475 gipuzkoarrek jaso dituzte; eta erreskatatutako zenbatekoa osoa 247 milioi eurokoa izan da.

Txostenean agertzen den informazio guztia eta gehiago (datuak udalez udal), modu elkarreragilean, erosoan eta azkarrean kontsultatu eta deskargatu ahal da, Departamentuaren web guneko Estatistika Atarian.

Informazio gehiago: Soldatak, pentsioak, langabezia prestazioak eta gizarte aurreikuspeneko erreskateak Gipuzkoan – 2021 (pdf)