2025eko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina - Autolikidazio proposamenak. Onarpena
Iazko kanpainan 285.595 proposamen prestatu ziren eta horietatik 234.627 onartu.
- 1239

Kanpaina honetarako 295.852 proposamen prestatuko dira. Horietatik 202.254 itzultzekoak dira eta 93.598 ordaintzekoak.
Duela zenbait egunetatik jakin daiteke proposamenik prestatu zaizun ala ez, eta baiezko kasuan, baita edukia ikusi ere.
Proposamena gaurtik aurrera onartu daiteke.
Emaitza itzultzekoa bada, dirua hiru egun balioduneko epean ordainduko da, proposamena onartzen denetik aurrera.
Emaitza ordaintzekoa bada, posible da bi epetan ordaintzea (% 60 2026/07/03an eta gainerako % 40a 2026/11/10ean) edo ordainketa bakarra egitea (2026/07/03an).
Informazio gehiago
Lotura: Autolikidazio proposamenak onartzea
Kanpainaren webgunea: