2025eko lehen bederatzi hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak +%2,7 igo dira

Iraileko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2025eko lehen bederatzi hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmenta osoak %2,7 igo dira, 2024ko epealdi berdinarekin alderatuta. Bere bi osagaiek ere portaera positiboa erakusten dute: barruko salmentak +%3,6 igo dira eta esportazioak zertxobait gutxiago (+%1,1).

industria

Irailean salmenta osoak +%5,5 igo dira, gehienbat, barruko merkatuari esker, non salmentak +%8,5 igo diren; kanpoko salmentak, berriz, +%0,3% bakarrik hazi dira.

Lan etekinak jasotzen dituzten pertsonen kopurua zertxobait igo egin da irailean (+%0,2) eta, horrela, lehen bederatzi hilabete hauetan +%0,5 igo da. Enpresek ordaindutako soldatak, berriz, igoera handiagoak izan dituzte: +%5,2 irailean eta urteko lehen bederatzi hilabeteetako metatuan +%5,1.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2025eko iraila (pdf)