2026ko lehen bost hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak +%1,8 igo dira

Maiatzeko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2026ko lehen bost hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmenta osoak +%1,8 igo, 2025eko epealdi berdinarekin alderatuta. Gorakada hori barruko salmenten +%4,9ko igoeraren ondorioa izan da; izan ere, esportazioak -%3,7 jaitsi dira 2025eko epealdi berdinarekin alderatuta.

industria

Maiatzean salmenta osoak +%6,7 hazi dira, eta bere bi osagaiek ere portaera positiboa izan dute: barruko salmentak +%7,4 eta esportazioak +%5,5.

Lan merkatuan, Gipuzkoako enpresetako lan etekinen jasotzaileen kopurua +%0,6 hazi da maiatzean eta +%0,7 urteko lehen bost hilabete hauetan. Ordaindutako soldatetan igoera, berriz, askoz handiagoa izan da: +%5,1 maiatzean eta +%4,8 lehen bost hilabete hauetan.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2026ko maiatza (pdf)