Udako ikastaroa: Desberdintasuna, fiskalitatea eta eredu produktiboa

Udako ikastaroa: Desberdintasuna, fiskalitatea eta eredu produktiboa

2020az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak ikastaroak antolatzen ditu, EHUren Udako Ikastaroen barruan, desberdintasunarekin zerikusia duten gaiei buruz. Aurten, “Desberdintasuna, fiskalitatea eta eredu produktiboa” izeneko Udako Ikastaroa antolatu du, zerga politiken eta errenta desberdintasunaren murrizketaren arteko harremana aztertzeko.

Programa eta matrikula egiteko aukera Udako Ikastaroen webgunean dago. Ikastaroa doakoa da, uztailaren 11n izango da, eta aurrez aurre Donostiako Miramar Jauregitik zein online jarraitzeko aukera eskaintzen da.

Informazio gehiago: https://www.uik.eus/eu/jarduera/desberdintasuna-fiskalitatea-eredu-produktiboa

Agiri erantsiak: Ikastaroaren programa (PDF)