Gipuzkoako Foru Ogasunak prezioen gorakadaren ondorioak arintzeko presako zerga neurri berriak adosten ditu

Neurri horiek aldaketak sartzen dituzte Pertsona Fisikoen Gaineko Zergan eta Sozietate Zergan

Proposatutako neurrien izaerarengatik eta botere publikoek egungo ezohiko egoera ahal den neurrian arintze aldera berehala jarduteko beharrarengatik, beharrezkoa da neurriak presako prozeduraren bidez eta foru dekretu-arau baten bidez onartzea.

Nabarmentzeko aldaketak:

•    100eko 4a deflaktatzen da 2022ko ekitaldiari dagokion likidazio oinarri orokorrari aplikatu beharreko tarifa. % 4ko portzentaje berean eguneratzen dira zergak batera ordaintzearen eta kuota gutxitzearen ondoriozko murrizketaren zenbatekoak, eta kenkari pertsonalak. 
•    2022ko irailaren 1etik aurrera lan pertsonalaren etekinei aplikatu beharreko atxikipenen taula egokitzen da.
•    200 euroko kuota gehigarriaren gutxipen bat ezartzen da, 2022ko zergaldirako bakarrik, 30.000 eurotik beherako zerga oinarri orokorra duen autolikidazio bakoitzeko, eta zenbateko hori linealki murriztuz joango da zerga oinarri orokorra handitu ahala, harik eta 35.000 eurokoa edo hortik gorakoa denean desagertu arte.
•    Salbuetsita egongo da diru sarrera eta ondare gutxi duten pertsona fisikoei emandako 200 euroko zuzeneko laguntza, betiere ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuaren esparruan. Salbuestea arauttue goten da ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako laguntza (240 euro, 12 hilekotan banatzekoa). Laguntza horren helburua da sare sarbidearen eta erabilpen gaitasunaren arrakala digitala murriztea, bereziki kolektibo zaurgarrienen artean gertatzen den gizarte bazterkeriarik egon ez dadin. Laguntza horiek Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko uztailaren 14ko Aginduaren bidez eman dira.
•    Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunak salbuetsita daude 2022ko hirugarren eta laugarren hiruhilekoei dagokien ordainketa zatikatutik.
•    2022ari dagokion ordainketa zatikatutik salbuesten dira ordainketa zatikatu hori zehazteko kontuan hartzen den eragiketa bolumena zergaldian 50 milioi eurotik gorakoa ez duten sozietateen gaineko zergaren zergadunak, zerga horren baterakuntza fiskaleko araubide berezian tributatzen duten entitateak izan ezik, une honetan likidezia handiagoa izan dezaten laguntzeko.

Informazio gehiago: