ZergaBidean sartu dira Ondare eskualdatze eta EJDen gaineko zerga autolikidatzeko ereduak
2022ko irailaren 21ean argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (179 zk.) 443/2022 Foru Agindua, irailaren 15ekoa, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga autolikida tze ko 60-A, 60-T eta 60-S ereduak onetsi eta horiek nola aurkeztu eta diru-sarrera nola egin ezartzen dituena
- 3803
Foru Agindu horretan xedatutakoaren arabera, Ondare eskualdatze eta EJDen gaineko zerga autolikidatzeko ereduak sartu dira ZergaBidea plataforman:
• 60A Egintza Juridiko Dokumentatuak. Agiri Administratiboak eta Notariotzakoak
• 60S Aitorpen-likidazioa. Sozietate eragiketak
• 60T Aitorpen-likidazioa. Ondare Eskualdaketak.
Orohar, plataforma erabilita, aipatutako autolikidazioak prestatu, ordaindu eta aurkeztu ahal izango dira. Hala ere, 60A, 60S eta 60T ereduak ezingo dira bide telematikoz aurkeztu ondoko bi kasu hauetan:
a) Zerga egitatea eskritura publiko batean dokumentatu denean.
b) Zerga egitatea gozamen bat azkentzea denean.
OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin hitzarmena formalizatu duten kolektiboetako subjektuei ez zaie murrizketa hori aplikatuko.
Informazio gehiago:
- 443/2022 Foru Agindua, irailaren 15ekoa, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga autolikidatzeko 60-A, 60-T eta 60-S ereduak onetsi eta horiek nola aurkeztu eta diru-sarrera nola egin ezartzen dituena.
- ZergaBidea