Europako diru-laguntza deialdiak

Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan:

LIFE, Ingurumen eta Klima Ekintzarako programa. SAP (ekintza-proiektu estandarrak) egiteko diru-laguntzak. LIFE-2022-SAP.

Klima-aldaketara egokitzeko atala.

Klima-aldaketa arintzeko atala.

Klima-arloko gobernu-politiken (edo gobernantzaren) eta informazioaren atala.

Naturari buruzko gobernu-politikak.

Natura eta biodibertsitateari buruzko atala.

EBko Bauhaus sormen- eta ingurumen-makroproiektuari ekarpen egiten dion lerroa, bai eta ekonomia zirkularrari, hondakinetatiko baliabideei, airea, ura, lurzorua, zarata eta produktu kimikoei.

Ingurumen gobernantzari buruzko atala.

Hurrengo epea, 22.10.4.

EIC Scale Up 100. Eskala handirako ahalmena duten enpresa teknologikoei laguntzea. Berrikuntzaren Europako Kontseilua (EIC). HORIZON-EIC-2022-SCALEUP-01-01. Horizon Esparrua

Programaren helburua da dimentsio globalerako potentzial handia duten (scale up motako) enpresa kopuru bat (“100”) topatu eta babestea.

Hurrengo epea, 22.10.4

EIE. Inbertsiorako eta emakumerako bideratutako 2 deialdi, Berrikuntza-ekosistemetarako EIEaren eskalatzeko Scale Up azpiprograman. Horizon Berrikuntza esparrua

Europako berrikuntza ekosistemak (EIE): berrikuntzaren Horizon esparru estrategikoaren atala, ekosistemei buruzkoa.

Scale Up: Eskalatzeko edo dimentsionatzeko laguntza-lerroa. (Connect: interkonexiorako lerroa).

02 (2022) edizioko 01 deialdia inbertsio-ekosistemak ditu helburu.

Aurreko deialdietako ikuspegiek ekosistemen azelerazioa, teknologia sakonekoa eta ekintzailetzakoa jorratu dituzte.

Aurrekoaren aldaera, emakumearen lidergo teknologikoa sustatzeko WomenTechEU ekintza-estrategiarekin uztartua.

Hurrengo epea, 22.10.4