Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 213
2019ko ekitaldirako, 2015-2020ko aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdia. Eskabideak aurkezteko epea:irailaren 23ra arte.
EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten 2019. urterako deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea: irailaren 30era arte.
Udalentzako, tokiko organismo autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzen dira, eta horietarako 2019ko ekitaldirako deialdia egiten da, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko xedez. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 2an amaituko da.
Gipuzkoako udalerrietan arte eszenikoen eta musikaren alorretako emanaldien urteko programazioa eta sustapen egitasmoak garatzeko Gipuzkoako udalei eta irabazi asmorik gabeko kultur entitateei zuzendutako (Euskadiko Antzoki Sarea) diru laguntzen 2019. ekitaldiko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 30ean amaituko da.