Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 239
Udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, zuzendutako 2019-2020 ikasturteko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratzen dira. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 7an amaituko da.
2019ko ekitaldiko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak 800.000 eurotan areagotzen dira. Eskaeren epe hori 2019ko urriaren 31ra arte mantenduko da, edo, hala badagokio, laguntza programa honetarako aurrekontua agortu arte.