Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programa»ren oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 14ko 12:00etan amaituko da.

Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen deialdia. Eskaerak aurkezteko epea hau izango da:

– Enplegua sustatzeko (1. mota) eta Kontrataziorako laguntzak (2. mota) jarduketetarako: epea irekita egongo da 2020ko uztailaren 30era arte.

– Proiektu estrategikoak jarduketetarako: epea irekita egongo da 2020ko urriaren 16ra arte.

– Laneratzen laguntzeko jardueretarako: epea 2020ko urriaren 16ra arte egongo da zabalik.

Langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, 2020-2022 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 30ean amaituko da.