Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

Elkarrekin Bonuak Programaren deialdia egiten da 2021erako, tokiko bizikidetzaren eremuan. Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 1ean amaituko da, egun hori baino lehen funtsak agortzen ez badira. Kasu horretan, dekretu arautzailearen 5.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, gertaera horren berri emango da Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta ukatu egingo dira ordura arte ebazteke dauden dirulaguntza guztiak, eta ez da onartuko beste eskabiderik.

Ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dira – 2021. urtea. Laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 15ean hasiko da, eta horretarako aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Kasu horretan, erabilgarri dagoen aurrekontua agortu dela jakinaraziko da, bai EHAAn, bai EEEren Interneteko helbidean (http://www.eve.eus), eta aurkeztutako eskabideak, zuzen, osorik eta izapidetzen ari badira eta ezin badira erantzun esleitutako aurrekontu-zuzkidura agortu delako, ezetsi egingo dira, EEEko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Hala ere, aurrekontu erabilgarria egon ala ez, laguntza aurkezteko epea 2021eko urriaren 31n amaituko da.

 Erakundeentzako eta enpresentzako deialdia irekitzen da, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten, IVAPen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroa»ren esparruan (2020-2021). Eskaerak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 1ean amaituko da.

Dirulaguntzak ematen zaizkie 2021. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko.