Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 295
Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia argitaratzen dira: Kostaldeko udalei laguntzak emateko oinarri arautzaileak, Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriako Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasun laguntzaren osagarri gisa. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 12an amaituko da.
Arautzen da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko dirulaguntzak, eta horien deialdia iragartzen da 2021. urtean. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 14an amaituko da.
Onartzen dira Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edota garatzeko dirulaguntzen oinarriak eta laguntza horien deialdia iragartzen da. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 14an amaituko da.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzen 2021eko deialdia egiten da. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 14an amaituko da.