Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 251
2021eko ekitaldirako, COVID-19aren aurrean Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendurako laguntza-programa arautu eta deia egiten da (OTC 2021). Eskaerak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 15ean amaituko da.
2021eko oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratu dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko 50.000 biztanletik beherako udalerrietako udalei diru-laguntzak emateko, bizikletak aparkatzeko azpiegituraren erosketa eta instalazioa finantzatzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 2an amaituko da.
2021eko oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratu dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei diru-laguntzak emateko, mugikortasun iraunkorreko diagnostikoak eta planak egiteak eta/edo eguneratzeak eragindako gastuak finantzatzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 2an amaituko da.
2021erako « Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren » deialdia onartu da. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 18an amaituko da.