Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena.
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 202
Diru-laguntzak emateko deialdia unibertsitateaz kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei hezkuntza-bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten, 2020-2021eko ikasturtean (L1. Hezkuntza-komunitatearen prestakuntza) diru-laguntzak emateko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 8an amaituko da.
Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako udalei zuzendutako laguntzak, Bizikidetza Lantzen programaren barruan dauden udalerrietako proiektuak gauzatzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 3an amaituko da.
Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako programen kontura dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 20an amaituko da.