Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena. Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa: 412 Argitaratu egiten da 2009ko abuztuaren 9ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzei buruzko ebazpena. Agindu horren bidez, 2015-2020ko aldirako EAEko landa garapeneko programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak arautzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei, 2020. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasun-planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko eman diren diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratu da. Hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeek dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa argitara ematen da, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko abenduaren 18ko Agindua (Udalaguntza-2019) aplikatuta.