Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 1883
Langabeentzat den eta teleprestakuntzaren modalitatean egiaztatu daitekeen prestakuntza-eskaintza 2023-2024 aldian finantzatzeko dirulaguntzen deialdia. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 16an hasi eta otsailaren 16an amaituko da.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzen 2023-2025eko deialdia. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da.
Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Dirulaguntzak eskatzeko epe berri bat irekitzen da eta horiek finantzatzera bideratuko diren baliabide ekonomikoak argitaratzen dira.