Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 1870
2023ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko deialdia egiten da. Dirulaguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko bideratuko dira. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 31n amaituko da.
Oinarriak eta deialdia argitaratzen dira dirulaguntzak emateko toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten, 2023ko ekitaldirako. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 15ean amaituko da.