Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

diru laguntzak

Gipuzkoako Lurralde Historikoan indusketak eta ikerketa arkeologikoak egiteko dirulaguntzak.

Udalerri txikientzako eta toki erakunde txikientzako laguntzak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sareko errepideen inguruan bide segurtasuna hobetzeko. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 27an amaituko da.

Lurralde eraldaketarako eta despopulazioaren aurkako borrokarako proiektu berritzaileen finantzaketarako dirulaguntzak.

Udal plangintza orokorra berrikusteak edo lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2006ko ekainaren 30eko 2/2006 legera egokitzeak eragindako gastuak finantzatzeko dirulaguntzak..

Lurralde kohesioari lagunduko dioten hiri-eremuak leheneratzeko eta/edo hobetzeko eskuhartzeak finantzatzeko dirulaguntzak. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 27an amaituko da.

Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak. HUTS-ZUZENKETA.

2025-2026 ikasturterako udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei zuzendutako dirulaguntzak. 
- ALDAKETA. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 10ean amaituko da.
- 1.ARGITALPENA

Banaketa-moduluak eta laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Udalentzat, 2025ean udalerriko justizia-bulegoen funtzionamendu-gastuei aurre egiteko.