Atzealdea

2019ko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ordainaldia.

2019ko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ordainaldia.

Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinaraztea 2019ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren borondatezko epealdiko kobran­tza kanpaina 2019ko urriaren 1etik azaroaren 11ra egingo dela, biak barne.

2019ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainaldiaren buruzko iragarkia argitaratu da.

  • Epea 2019ko urriaren 1ean hasi eta azaroaren 11an amaituko da, biak barne.
  • Irailaren 10 baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finan­tza­rioen kontu korronteetatik kobratuko dira zuzenean
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urrian zehar. Ordainketa entitate lagun­tza­ileen bidez  egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.
  • Urriaren 20a iri­tsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxe­an jaso, hurrengo bulego hauetako edozeinetan eskatu beharko du:

- Udal Zergen Kudeaketa Zerbi­tzua: Errotaburu pasealekua, 2, 3. Donostia.
- Donostiako Herritarren Arretarako Bulegoa: Okendo 20.
- Donostiako Herritarren Arretarako Bulegoa: Errotaburu Pasealekua 2.
- Irungo Herritarren Arretarako Bulegoa: Fran­tzi­sko Gain­tza 1.
- Eibarko Herritarren Arretarako Bulegoa: Arragueta kalea, 2.
- Azpeitiko Herritarren Arretarako Bulegoa: Julian Elorza, 3.
- Tolosako Herritarren Arretarako Bulegoa: San Fran­tzi­sko, 45.
- Bergarako Herritarren Arretarako Bulegoa: Toki Eder, 5.

Iragarkira joan (GAO)