Argitara eman da 18/2022 Foru Dekretua

Foru dekretu honek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregelamendua, sozietateen gaineko zergaren erregelamendua eta zerga berrikuspenaren erregelamendua aldatzen ditu.

Foru dekretu honek hainbat helburu ditu. Alde batetik, garatzea 2022. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituen martxoaren 10eko 1/2022 Foru Arauak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta sozietateen gaineko zergaren araudietan egindako aldaketak, eta, bestetik, aldaketa horietara egokitzea bi zerga horien erregelamenduen edukia.

Bestalde, aldaketak sartzen ditu bai aipatutako erregelamenduetan eta bai Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra administrazio bideko berrikuspenari dagokionez garatzen duen Erregelamenduan, irailaren 26ko 41/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoan, haien edukia indarrean dagoen araudira egokitu eta egunean jartzeko.

Nabarmentzekoa da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren aldaketa. Zehazki, lekualdatutako pertsonen araubide bereziaren erregulazioa egokitzen du zergaren foru arauan xedatutakoarekin bat etor dadin. Arautzen du araubide horren arabera tributatzea aukeratzen duen lekualdatutako pertsonek zer dokumentazio aurkeztu behar duten zergaren autolikidazioarekin batera, lekualdatzearen arrazoia sorrera berriko entitateetan inbertitzea denean; horrez gain, doitu eta argitzen du nola gauzatu behar den araubide berezia aplikatzearen aldeko hautua.


Informazio gehiago:

18/2022 Foru Dekretua, azaroaren 22koa (PDF)