BEZ- GAOn argitaratu da 420/2021 Foru Agindua, 369 eredua, onartzen duena.

420/2021 Foru Agindua, uztailaren 20koa, argitara eman da, zeinaren bidez onesten baita 369 eredua, «Balio erantsiaren gaineko zerga. Subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten edo ondasunen urrutiko salmentak edo ondasunen barne entrega jakin batzuk egiten dituzten subjektu pasiboek aplikagarri dituzten araubide berezien autolikidazioa» izenekoa, eta haren aurkezpen modua eta prozedura zehazten direna.

369 eredua onartu da, honen bidez, "Zergabidea" plataformatik, “leihatila bakarra”ri (One Stop Shop, OSS) atxikitako eragiketei dagokien BEZa autolikidatu ahal izango da.

Informazio gehiago

Agiri erantsiak: