Atzealdea

COVID-19 osasun-krisiaren ondoriozko zerga-arloko neurriak

COVID-19 osasun-krisiaren ondoriozko zerga-arloko neurriak

Gaur goizean egindako diputatuen kontseiluan, koronabirusak eragindako salbuespenezko egoera ikusita (COVID19), Foru Dekretu Araua onartu da, eta honetara laburbiltzen da:

Otsailari dagozkion autolikidazioak, martxoaren 25era aurkeztu daitezkeenak: (330, 320, 111, 044,…BEZa, atxikipenak, jokoa, zerga bereziak). Egutegi fiskalean ikus martxoak 25

  • Telematikoki aurkeztera behartutako kolektiboa edo bide telematikoz bakarrik aurkez daitekeen eredua. Epe berria: apirilaren 27ra arte. Helbideratze guztiak data horretan egingo dira.
  • Telematikoki aurkeztera behartuta ez dagoen kolektiboa eta eredua paperean aurkezteko aukera. Epea: ekainaren 1era arte.

Aitorpen informatiboak eta laburtzaileak (720, 189, 349, BIH,…), aurkezteko azken eguna 2020ko martxoaren 14tik apirilaren 8ra bitartean dutenak. Ikus egutegi fiskala.

  • Telematikoki aurkeztera behartutako kolektiboa edo bide telematikoz bakarrik aurkez daitekeen eredua (adib.: 720). Epe berria: apirilaren 27ra arte.
  • Telematikoki aurkeztera behartuta ez dagoen kolektiboa eta eredua paperean aurkezteko aukera. Epea: ekainaren 1era arte.

Martxoko autolikidazioak eta lehen hiruhilekoari dagozkionak, apirilaren 27ra arte aurkeztu daitezkeenak: (330, 320, 111, 044, 300, 110,…BEZa, atxikipenak, jokoa, zerga bereziak). Egutegi fiskalean ikus apirilak 27.

  • Telematikoki aurkeztera behartutako kolektiboa edo bide telematikoz bakarrik aurkez daitekeen eredua. Epea ez da aldatzen: apirilaren 27ra arte. Helbideratze guztiak data horretan egingo dira.
  • Telematikoki aurkeztera behartuta ez dagoen kolektiboa eta eredua paperean aurkezteko aukera. Epea: ekainaren 1era arte. Luzatzen da.

Apirilari dagozkion autolikidazioak, maiatzaren 25era arte aurkeztu daitezkeenak: (330, 320, 111, 044,…BEZa, atxikipenak, jokoa, zerga bereziak). Egutegi fiskalean, ikus maiatzak 25.

  • Telematikoki aurkeztera behartutako kolektiboa edo bide telematikoz bakarrik aurkez daitekeen eredua. Epea ez da aldatzen: maiatzaren 25era arte. Helbideratze guztiak data horretan egingo dira.
  • Telematikoki aurkeztera behartuta ez dagoen kolektiboa eta eredua paperean aurkezteko aukera. Epea: ekainaren 1era arte. Luzatzen da.

Autolikidazio ez-aldizkakoak (ondare eskualdaketak, oinordetzak eta dohaintzak,…).

  1. Telematikoki aurkeztera behartutako kolektiboa edo bide telematikoz bakarrik aurkez daitekeen eredua. Eredu hauetako batzuk ezin dira telematikoki aurkeztu, eta beraz, 2. puntuan sartuko dira. Epea: apirilaren 27ra arte, salbu eta epe luzeagoa badute, orduan data horretan amaituko baita.
  2. Telematikoki aurkeztera behartuta ez dagoen kolektiboa, eredua paperean aurkeztu dezaketenak, eta aukera hori ez duten guztiak (adib.: oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga). Epea: ekainaren 1era arte. Luzatzen da, sortzapena edoizen dutela ere.


Ordainketa zatikatuei dagokienez, ez da autolikidaziorik aurkeztu behar ez lehen hiruhilekoagatik ez bigarrenagatik, eta helbideraketa ez da bidaliko (130 eredua).

Eginda baina ordaindu gabe zeuden autolikidazioen kasuan, eta jakinarazpen berrietarako, ordaintzeko epea ekainaren 1a da, jakinarazpen data edozein dela ere.

Indarrean dauden gerorapen eta zatikapenetan, 2020ko martxoaren 25eko eta apirilaren 10eko epemugen ordainketa hilabete bat atzeratzen da. Hortaz, hortik aurrerako epemugak ere, halakorik balego, atzeratu egiten dira.

300.000 euro handitzen da bermea aurkeztu gabe geroratu daitekeen zorraren zenbatekoa (gerorapen automatikoak). Zatikapena hilekoa izango da, eta bi urtez gehienez. Aurrez ordaintzeko exijitu behar den gutxienekoa eskatutakoaren %20 izango da, edo 60.000 eurokoa, eskatutako zenbatekoa 300.000 euro baino handiagoa bada, guztira zatikatu beharrekoak 300.000 euroko kopurua gainditu ez dezan.

Bukatzeko, neurri bereziak arautzen dira prozedurak izapidetzeko erarekin lotuta.