Energiaren Euskal Erakundeak deitutako dirulaguntzak

Jarraian jasotzen da Energiaren Euskal Erakundeak deitutako diru-laguntzei buruzko informazioa. Diru-laguntza horiek toki entitateei eta beraien menpeko entitateei zuzenduta daude:

Argitara ematen da EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko Ebazpenaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda. Ebazpen horren bidez, toki-administrazio publikoaren sektorean energia-eraginkortasunean eta eguzki-energia termikoan inbertitzeko 2019. urteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira.

Argitara ematen da EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda. Ebazpen horren bidez, mugikortasun eraginkor eta jasangarrirako pizgarrien programaren (MOVES programa) oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira 2019. urtean.

Argitara ematen da EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko Ebazpenaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda. Ebazpen horren bidez, hirugarren sektorean energia-eraginkortasunean eta eguzki-energia termikoan inbertitzeko 2019ko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira.

EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko Ebazpenaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzen da. Ebazpen horren bidez, aprobetxamendu geotermikoko instalazioetan inbertsioak egiteko 2019. urteko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira.

Argitara ematen da EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko Ebazpenaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda. Ebazpen horren bidez, energia berriztagarrien instalazioetan ekoizpen elektrikorako inbertsioak egiteko 2019. urteko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira.