Europako diru-laguntza deialdiak

Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan:

EIAF Europako Itsas eta Arrantza Funtsa. Euskadiko Autonomia Erkidegoan oinarrituak dauden ontzien arrantza jardueraren behin behineko geldialdiagatiko laguntzak (Ipar mendebaldeko Kantabrikoko arte xeheen zentsuko artisau-arrantzaleen gaineko geldialdi biologikoa). (Info+)

Europako Gizarte Funtsa (EGF). 2019-2021 dirulaguntza deialdia. Euskal Autonomia Erkidegoko enplegurik gabeko pertsona gazteen gizarte eta lanbide aktibaziorako prestakuntza ekintzetarako. (Info+)

Pilotu: BT&I-ren programa (SPRI Taldea). SPRI Taldeko Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren (Basque Trade & Investment-en) Pilotu Programa. Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetarako euskal ETEen partaidetza sustatzeko dirulaguntza deialdia.(Info+)

ERA-NET BiodivClim + AEI. Nazioarteko proiektuen deialdiaren aurre-jakinarazpena. ERA-NET BiodivClim markua. ERA-NET ekimenaren ingurumen atala. Nazioarteko elkarlana bereziki sustatzen dituzten deialdietarako gainontzeko finantzaketa eskaintzen duten I+G estrategikoko arloko europar dirulaguntzak. Estatuko ikerketa agentziaren (AEI-ren) partaidetzarekin.(Info+)