Europako diru-laguntza deialdiak
Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan:
- 678
Jabetza Intelektualaren Europako Bulegoa. Jabetza intelektualaren aurrediagnostikoak ETEentzat. Markak eta diseinuak erregistratzeko tasak ordaintzeko laguntzak. GR/001/21
- 1. zerbitzua: jabetza intelektualaren aurretiko diagnostikorako zerbitzua ("IP Scan"), Europako bulego espezializatuen eskutik
- 2. zerbitzua: Estatuko, eskualdeko edo Europako erregistro-sistemek markak, marrazkiak eta ereduak babesteko oinarrizko eskaera-tasen finantzaketa.
- Azken eguna: 2021eko irailaren 30a
- Aurrekontua: 20 milioi euro
LIFE programa – Ingurumenean, naturan, klima-ekintzan edo energia garbietan aktiboak diren irabazi-asmorik gabeko erakundeen ohiko jarduerarako diru-laguntzak. LIFE-2021-NGO-OG-SGA
- Gizarte zibilak elkarrizketa politikoan parte har dezan eta LIFE azpiprogramen helburuak aplika daitezen indartzea: naturakoak, energia garbikoak, ingurumenekoak eta klimatikoak.
- Programaren eta onuradunen arteko "funtzionamenduko" diru-laguntza horiek orokorragoak diren edo bi aldeen arteko abiaburukoak diren "esparru-akordiokoak" izenekoetatik bereizten dira.
- Azken eguna: 2021eko irailaren 28a
- Aurrekontu orokorra, 12,37 milioi euro
Enplegu-zerbitzuen lankidetzarako EURES sare europarra. Mugikortasun fokalizatuaren eskema edo TMS. Betetzeko zailak diren lanpostu hutsuneak. GIZARTE-POLITIKA ESF-2021-EURES-TMS
- Enplegu-zerbitzuen lankidetzarako EURES sare europarra. Mugikortasun fokalizatuaren eskema edo TMS. Betetzeko zailak diren lanbide espezializatuen arazoari aurre egitea.
- Azken eguna: 2021eko irailaren 28.
- Aurrekontua: 13,87 milioi euro
LIFE programa. Programaren eta ingurumenaren, naturaren, klima-ekintzaren edo energia garbien arloan aktiboak diren irabazi-asmorik gabeko erakundeen arteko esparru-akordiorako diru-laguntzak. LIFE-2021-NGO-OG-FPA
- Gizarte zibilak elkarrizketa politikoan parte har dezan eta bere LIFE programak aplika daitezen indartzea: naturakoak, energia garbikoak, ingurumenekoak eta klimatikoak.
- Programaren eta onuradunen arteko "esparru-akordiotik eratorritako" diru-laguntza horiek bi aldeen arteko "funtzionamenduko" diru-laguntza gehigarrietatik bereizten dira.
- Azken eguna: 2021eko irailaren 28
- Aurrekontua: 37,11 milioi euro
Creative Europe – Europako literatura-lanen, estatuaz gaindiko proiekzio handiagoa lortzeko laguntzak, hizkuntza gutxituak barne. CREA-CULT-2021-LIT KULTURA
- Ekintza honek fikziozko lanak itzuli, argitaratu, banatu eta sustatuko dituzten proiektuak lagunduko ditu. Obren estatuaz haraindiko proiekzioa. Aniztasuna eta hizkuntza gutxituei laguntzea.
- Azken eguna: 2021eko irailaren 30
- Aurrekontua: 5 milioi euro
Enplegu-zerbitzuen lankidetzarako EURES sare europarra. Laguntzak sareko erakundeen arteko mugaz gaindiko elkarteentzat, langileen mugikortasunari eta gizarte-solaskideei dagokienez lankidetzan aritzeko. GIZARTE-POLITIKA ESF-2021-EURES-CBC
- 3 laguntza-adar ditu: oro har,
- erakundeen arteko elkarteentzat,
- EBtik kanpoko Europako zenbait herrialderekin jarduerak egiteko
- eta gizarte-solaskideen lankidetzarako (sindikatuak eta abar).
- Azken eguna: 2021eko irailaren 30
- Aurrekontua: 10,6 milioi euro
Europako Gizarte Funtsa. Urteko funtzionamendurako diru-laguntzak (2022rako), gizarte-enpresen finantza-laguntzako eta mikrofinantzaketako erakundeen sareei laguntzeko. GIZARTE-POLITIKA ESF-2021-OG-NETW-NGO-SGA
- Erakundeen jarduera indartzea, jardunbide egokiak trukatzea, sentsibilizazioa.
- Komunikazioa hobetzea enpresa eta mikroenpresa sozialekin eta horiei laguntzeko beste erakunde batzuekin.
- Arlo horri buruzko informazioa garatzea eta kudeatzea.
- Azken eguna: 2021eko irailaren 30a
- Aurrekontua: 11,5 milioi euro
Hiritarrak, Berdintasuna, Eskubideak eta Baloreak (CERV) Programa. 2022ko urteko diru-laguntza operatiboak, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen arloan aktibo dauden EBko sareei laguntzeko. CERV-2021-DISA-OG-SGA
- Gizarte-eskubideen Europako zutabearen 17. printzipioaren aplikazioa,
- desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideetarako 2021-2030 Europako Estrategia
- eta desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioa garatzea.
- Azken eguna: 2021eko irailaren 30a
- Aurrekontua: 5,8 milioi euro