Europako diru-laguntza deialdiak

Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan

Deialdiak

Europako Gizarte Funtsa Plus (EGIF+). Pentsioen Jarraipenerako Europako Zerbitzua ezartzea. 

Herritartasuna, Berdintasuna, Eskubideak eta Balioak programa. Berdintasuna sustatzeko eta arrazismoa, xenofobia eta diskriminazioaren aurka borrokatzeko proposamenen deialdia.

  • CERV-LS. Hurrengo epea: 2023.06.20.

Creative Europe Programa. Europa Sortzailea: komunikabideen atala. Film europarren salmenta-agenteak.

Europa Globalaren Nazioarteko Auzotasun, Garapen eta Lankidetzarako Tresna (NDICI). Afrika barruko mugikortasun akademikorako plana (MOBAF).

Merkatu Bakarraren Programa (SMP). Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna (COSME). Klusterizazio-deialdiak. SMP-COSME-2021-CLUSTER-01.

  • RESIST. Prozesu eta ekoizpen jasangarrien bidezko erresilientzia Europako automobilgintza-industrian. Hurrengo epea: 2023.06.21.
  • SILEO. Altzarien eta argiztapenaren sektoreak. Enpresen eraldaketa digitalerako proiektuen 1. deialdia. “Enpresa txiki eta ertainak berreskuratzen eta eraldatzen laguntzea, biharko Europako industriarako”. Hurrengo epea: 2023.06.20.

Horizon Europe berrikuntzako esparru-programa.

  • HORIZON-HLTH-2022-CARE-10-01. Etorkizuneko osasuna. Hurrengo epea: 2023.06.13.
  • HORIZON-EIC-2021-STARTUPEU-01-01. Startup teknologiko berdeak, enpresa sortu berriak, lehen deialdi irekia. Europako Berrikuntza Kontseilua. Hurrengo epea: 2023.06.14.
  • HORIZON-HLTH-2022-DISEASE-03-01. CARDINNOV. Gaixotasun kardiobaskularretan estrategia terapeutiko berritzaileak garatzera bideratutako ikerketa. Hurrengo epea: 2023.06.15.
  • HORIZON-EIT-2023-25-Cross-KIC-Strategic-Synergies. Ignite NEB. Hainbat ekitaldi, NEB (Europako Bauhaus Berria) ekimen sortzaile eta kulturalaren pizgarriak. Zeharkako deialdia Teknologiaren Europako Institutuak (EIT) sustatutako Berrikuntza eta Ezagutza Komunitate (KIC) batzuei. Hurrengo epea: 2023.06.26.
  • HORIZON-EIT-2023-25-KIC-EITMANUFACTURING. EIT Manufacturing 2024 deialdia, berrikuntza-proposamenetarako. Europako Teknologia Institutuko Fabrikazio eta Manufakturetarako Atala (EIT). Hurrengo epea: 2023.06.19.
  • DT-ICT-10-2018-19. Energia-aplikazioen asmakizun erakusgarriak. 2014-2020 aldirako Horizonte Esparru Programatik datorren lerroa. Hurrengo epea: 2023.06.26.