Europako diru-laguntza deialdiak

Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan:

Bidezko Trantsiziorako Mekanismoaren (JTM) laguntzen deialdia, Europako Inbertsio Bankuaren maileguek abalatutako sektore publikoko proiektuetarako.JTM-2022-2025-PSLF

  • PSLF = mailegu-mekanismoak (loan) sektore publikorako
  • Bidezko trantsizio ekologiko eta digitalak egokitzea beren egitura ekonomikoagatik haiei aurre egiteko zailtasun handiagoa izan dezaketen lurraldeetan.
  • Energia berriztagarriak, mugikortasun iraunkorra, hidrogenoa, energia-sareak eta eraikin eraginkorrak, ikerketa publikoa, digitalizazioa, hondakinen eta uren azpiegiturak, ekonomia zirkularra, hiri-berroneratzea, ekosistemen leheneratzea, deskontaminazioa, biodibertsitatea, gizarte- eta etxebizitza-azpiegiturak.
  • –LOAN-SCHEMES: aldaera hau EIBren esparru-maileguei lotuta dago (proiektu-pakete handiagoak).
  • –STANDALONE-PROJECTS: proiektu solteak.

Europa Sortzailea programa. Komunikabideentzako Media azpiprograma. Negozio-ereduetako berrikuntzak eta ikusentzunezko lan-sorta erakusgarriak. CREA-MEDIA-2023-INNOVBUSMOD eta -DEVSLATE

  • Sektoreko Europako eragileen lehiakortasuna, eskalagarritasuna eta iraunkortasuna indartzea
  • Ikusentzunezko lan europarren ikusgarritasuna eta eskuragarritasuna hobetzea eta audientzia digitalak handitzea.
  • Sektorearen erronka espezifikoetan oinarritzen diren proiektuak babestea
  • Ikuspena, merkaturatze-leihoen sekuentziazioa, finantzazioa eta lurralde-hedapena
  • Online eta nazioarteko lan europarren eskaintza sendoak ahalbidetzea publiko zabal batentzat.
  • CREA-MEDIA-2023-DEVSLATE. Multzoak («slates») garatzeko lerroa, 3 eta 5 ikus-entzunezko ekoizpen artekoak. Hurrengo epea, 23.01.25.

Europa Digitala programa. Hodeian datu-zerbitzu aurreratuak garatzeko laguntzak.  DIGITAL-2022-CLOUD-AI-03

  • –PILOTS-CLOUD-SERVICES: hodeiko zerbitzu digital mota berrien proiektu pilotuetarako deialdia.
  • –DS-MOBILITY: mugikortasunera (garraioetara) bideratutako datu-espazioko (DS) proiektuetarako lerroa.
  • –DS-MANUF: manufaktura-industriara bideratutako DS proiektuak.
  • –DS-MEDIA: komunikabideetara bideratuak.
  • –DS-SMART: komunitate adimendunetarako bideratuak
  • –AI-ON-DEMAND: adimen artifizialeko plataformak (AI) deiturikoei lotutakoak, erabilera kolektiborako.

Europa Digitala programa. Estatu eta sektore arteko elkarlaneko prestakuntza digitaleko ekimenetarako laguntzak. DIGITAL-2022-SKILLS-03-SPECIALISED-EDU

  • Ekosistema bat indartzea unibertsitatearen, zentro teknologikoen eta enpresen artean.

Europako Ikerketa Kontseiluaren laguntzak (ERC) kontzeptu berrien proba esperimentaletarako (POC) eta lan-ibilbideen finkatze-faseetarako bekak (COG). ERC-2023-POC eta -COG.

  • ERC-2023-POC. Hurrengo epea, 23.01.24. ERCk lagundutako hainbat berrikuntza-ildoren potentzial soziala eta komertziala esploratzeko jarduerak finantzatzen ditu.
  • ERC-2023-COG Hurrengo epea, 23.02.02. Bekak (“COG = consolidation grants”) ikertzaileen karrerak finkatzeko faseetarako.

Horizon berrikuntza esparru-programa. Klimari, energiari eta mugikortasunari buruzko 5. klusterra. Energia eraginkor, iraunkor eta inklusiboaren helbururako deialdiak. HORIZON-CL5-2022-D4-02

  • HORIZON-CL5-2022-D4-02. Hurrengo epea, 23.01.24.
  • 01etik 05era bitarteko atalek, "Built4People" (pertsonentzako eraikuntza) ekimenaren pean, garapenak finantzatzen dituzte (diseinuak, materialak, irtenbideak), eraikitako ingurunearen eta eraikinen erresilientzia, prestakuntza eta erantzun-gaitasuna hobetzeko, emisio txikiagoetara, energia-eraginkortasunera, inklusibotasunera eta gizarte-irisgarritasunera bideratuta.. 
  • -01: Klima-egokitzapenaren kontzeptuari lotutakoa barne hartzen du.
  • -02: Karbono-aztarna txikia duten negozio eta bizitza-estiloak dituzten auzoen birsorkuntzan oinarritzen da.
  • -03: Kultura-ondarea (prebentzioa, monitorizazioa, kudeaketa, mantentzea eta berritzea).
  • -04: Zerbitzu publiko aktiboetako (proiektu pilotu publikoak edo antzekoak) eredu edo gune gisa funtzionatzen duten sistema energetiko/elektriko adimendunetara egokitzea
  • -05: Eraikuntzaren bizi-zikloaren egiturazko ezaugarrien eraginkortasunari heltzen dio.​​​​​​​
  • -06: SET Planaren (energia-teknologia estrategikoaren Europako plana) arlo teknologiko industrialetako (pribatuetako) jarduerak.