Europako diru-laguntza deialdiak

Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan:

EMIL – Hedabideen eta Murgilketako Laborategiko Proiektua, Horizon Europe berrikuntza-esparruaren eta I+G+Bko UKRI erakunde britainiarraren artekoa.

  • Horizon esparruko CL4, (4. Klusterreko) deialdia digitalak, industrialak eta espazialak diren teknologia digital sortu berri eta humanizatzaileen ataletan.

  • Giza gorputzaren eta ingurunearen arteko interakzio teknologikoko 4 proiektu / partzuergoetarako proposamenen deialdia: objektu adimendunak, errealitate areagotua edo birtuala, gorputz-jardueraren monitorizazioa, edo antzeko intereseko beste batzuk.

NGI deialdiak: Hurrengo belaunaldiko Internet. Horizon berrikuntza esparrua. HORIZON-CL4-2021-HUMAN-01. NGI Enrichers, NGI Assure, NGI Search, NGI0 Entrust.

Horizon esparruko CL4, (4. Klusterreko) deialdia digitalak, industrialak eta espazialak diren teknologia digital sortu berri eta humanizatzaileen ataletan. Hurrengo epea, 23.02.01.

  • -04: NGI0 Entrust. Balioak, konfiantza eta datu-subiranotasuna dituen Internet baterako I+G.

  • NGI Assure: aurrekoaren antzekoa da, eta foku handiagoa du blokeen kate-sisteman (blockchain), sendotasunean eta mehatxuen aurreko segurtasunean.

  • -05: NGI Search: informazioa bilatzera bideratua, hainbat berrikuntzarekin, hala nola ahotsez egindakoa, hizkuntzaren prozesaketa eta analisi semantikoa, konputazio soziala, datuen bistaratzea, etab.

Arrantza eta Akuikulturako Europako Itsas Funtsa (EMFAF). “Ikur-ontzi” diren proiektuak eta gaitasunak eta lan-ibilbideak garatzeko deialdia.

  • -3-MED: garraio iraunkorra (Mediterraneoa).
  • -5-OR: Kostaldeko eta itsasoko turismo jasangarria eremu ultraperiferikoetan
  • -1-ATLANTIC: arrantza-dibertsifikazioa
  • -4-MED: Mediterraneoko ekonomia urdin iraunkorrerako kluster berritzaileak
  • -2-BLACK: Kutsaduraren aurkakoa (Itsaso Beltza).
  • -6-BALTIC: “nekazaritza” ozeaniko birsortzailea (Baltikoa)

  • EBko Itun Berdearekin bat datozen ekonomia urdineko karreretarako trebetasunak garatzea, bai eta honako estrategia hauekin bat datozenak ere: “Baserritik mahaira”, itsas energia berriztagarrietakoa, bioaniztasunekoa, eta Ekonomia Zirkularreko Ekintza Plana.

Erasmus+. Europako Unibertsitateen ekimena (ERASMUS-EDU-2023-EUR-UNIV). Erasmus trukerako, berrikuntzarako eta balioetarako lankidetza transestatala.

  • -1: lehendik dauden edo aurreko deialdian jada babestuta dauden unibertsitateen arteko aliantzei buruzko atala.
  • -2: lankidetza edo sare berrietarako

ERA4Health Europako Osasun Ikerketa Arloaren laguntzak terapia kardiobaskular berrietarako. HORIZON-HLTH-2022-DISEASE-03-01

  • Partzuergoan dauden osasun-, enpresa- edo unibertsitate-erakundeak..

EU4Health Osasun-programa. Gobernuz kanpoko erakundeentzako laguntzak. EU4H-2023-OG

  • 2021/522 Arauaren helburuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak: larrialdietan, dibulgazioan, prebentzioan, ohitura onetan, Covid-19aren osteko arazoetan, talde kalteberetan, zahartzearen gaixotasunetan, etab.
  • Zerbitzuak eskuratzeko laguntza (baita mugaz gaindikoa ere); Europako politikak eta legegintzakoak ez direnak garatzeko, edo erakundeen arteko lankidetza helburu horietarako.

SOCPL Programa. Industria-harremanei, elkarrizketa sozialari, enpresarialari eta sindikalari buruzko EB eremuko ikerketa. SOCPL-2022-IND-REL-01

  • SOCPL programaren izena “Gizarte Prerrogatiba eta Berariazko Gaitasunen Ildoak” da.
  • Jardunbide egokiei buruzko lankidetzak, hedapenak eta trukeak barne.

Lehentasun Handiko Arloetako Boluntariotza Taldeen VTHPA Programa, Elkartasunerako Europako Kidegoaren barruan. ESC-SOLID-2023-VTHPA.

  • Gazte-taldeak. Balioak indartzea.
  • Lehentasunak: errefuxiatuak, migratzaileak edo hondamendi-egoeren biktimak. Bereziki, osasun-premiak.