Faktura erraztu baten TicketBAI fitxategia bidali behar al da gero faktura oso bat jaulki denean erraztuaren ordez?

Bai, fitxategiak on line edo faktura egitearekin batera bidaltzen direnean, faktura erraztua igorrita geldituko da. Horregatik, beharrezkoa da faktura erraztuari eta haren ordezko faktura osoari dagokien XML TicketBAI fitxategia sortzea eta bidaltzea. Kasu horretan, faktura osoa bidaltzean bete beharko da "ordezpen sinplifikatuaren jaulkitako faktura" eremua, S karakterearekin.