Gipuzkoa eta Europar Batasuna buletina (2020ko Uztaila/Abuztua)

Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusiko Erakundeekiko Konpromisoen Zerbitzuak “Gipuzkoa eta Europar Batasuna” buletinaren ale berri bat argitaratu du.

Buletinean nabarmentzen diren berri nagusienak:

Uztaileko Europako Kontseilu historikoaren ondorioak, Europako Batzordeak maiatzean iragarritako Next Generation EU berreskuratze-tresnaren inguruan

Foru Aldundiak Next Generation funts europarrerako egokitu ditu bere proiektu estrategikoak, eta beste berri batzuk baloratu ditu, hala nola "susperraldi berdearekin" lotutakoak

Foru Aldundiak elikagaien xahutzeari buruzko EBren estrategia goraipatu du, Basque Culinary Center-en eskutik xede horrekin bultzatutako proiektu eredu bat aurkeztean

Aldundiak jakinarazi du CIT Astigarraga- Oiartzun Garraio Zentro Integralean egindako inbertsioek Europako estandarren "urrezko maila" lortzea ahalbidetzen dutela

Aldundiak NBEaren aitzindari den Nazioen Elkarteak Donostian - eremu neutralean- egindako lehen bileraren mendeurrena ospatu zuen, estatu parte-hartzaileen ordezkariekin, eta erakusketa historiko batekin

Europako Batzordeak UPV/EHUren Europako Unibertsitatearen proiektua babestu du, Enlight nazioarteko partzuergoaren "Supercampusa", Erasmus + eta Horizon 2020 programetako funtsekin

Europako Teknologia Institutuko EIT Food sailak "Salvacomidas" bultzatu du Gipuzkoako haurrentzat, elikagai bankuekin eta beste laguntzaileekin, hala nola Ausolan, Aguinaga, Okin edo Alkorta, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbatekin

Informazio gehiago: Buletina 2020ko Uztaila/Abuztua