Gipuzkoa eta Europar Batasuna buletina (2021eko martxoa, apirila, maiatza)

Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusiko Erakundeekiko Konpromisoen Zerbitzuak “Gipuzkoa eta Europar Batasuna” buletinaren ale berri bat argitaratu du.

Buletinean nabarmentzen diren berri nagusienak:

Aldundiak berretsi du Etorkizuna Eraikiz estrategiaren 9 lan guneekiko konpromisoa, Next planarekin bat datozenak, haien inbertsioak aurkeztuz eta bermatuz, nahiz eta EBaren laguntza jaso ala ez

Aldundiak, Ekonomia Indartuz eta proiektu estrategikoekin batera, Gipuzkoak Euskadi Next-en duen parte-hartzearen sendotasuna defendatu du, 1.000 milioiko balioarekin, eta GANTT terapia aurreratuen bezalako "PERTE"ekin

Aldundiak Gipuzkoa Next laguntza aurkeztu du EBko funtsak bideratzeko, DIPC eta Multiverseren Quantum “PERTE”rako edo konputazio kuantikoko beste batzuetarako

Tabakalera Europako Bauhaus Berriaren bazkide ofizial gisa aurkeztu da, pandemiaren ostean suspertzeko Next Generation EU planaren barruan dagoen ingurumen, ekonomia eta kultura arloko ekimenean

Europako Laguntza Funtsak Aldundiak Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin eta beste eragile batzuekin hitzartutako baliabideak indartzen ditu, urtean 2.500 tona ingurura iritsiz

Irisgarritasuna eta inklusioa izan dira Europako Kontseilu eta Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldien ardatzak

Gipuzkoako turismo-sektoreak begi onez ikusten du Europako Batzordeak proposatutako eta ekainean indarrean sartuko den Ziurtagiri Digital Berdearekin mugikortasuna irekitzea

Mondragon Korporazioak 1.500 milioiko inbertsioak eta 6.000 enplegu berri aurreikusi ditu Next Generation EUren BEMarako proiektuetan, Ikerlanenak elektromugikortasunean kasu, edo Ekian eta Ekiola energia berriztagarrietan

Gipuzkoara iritsiko diren Next Generation EUko lehen funtsak Gizarte Politikarako izango dira: iraupen luzeko zainketak, gizarte-zerbitzuak eta irisgarritasun unibertsala

Bide Azpiegituretako Foru Departamentua bat dator EBren irizpideekin, bai Gipuzkoa Living Lab autobideetarako "Big data" sistemarekin, bai Garraioaren Zentro Integralean eta bidesarien arauetan

Europaren Eguna: Foru Aldundiaren jardunaldia totalitarismoaren aurka eta Europa Euskadi Taldeko gazteen topaketa erakundeekin Donostian

Informazio gehiago: Buletina 2021eko martxoa, apirila, maiatza