Gipuzkoa eta Europar Batasuna buletina (2021eko uztaila eta abuztua)

Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusiko Erakundeekiko Konpromisoen Zerbitzuak “Gipuzkoa eta Europar Batasuna” buletinaren ale berri bat argitaratu du.

Buletinean nabarmentzen diren berri nagusienak:

Aldundiak Badalab euskararen aldeko berrikuntza-zentro aitzindaria aurkeztu du, desberdintasunik gabeko Gipuzkoarako apustuarekin eta EBaren "2030eko Europako Hizkuntzen Berdintasunerako” estrategiarekin lotuz

Aldundia, Udako Ikastaroetan: “Gipuzkoa Covid-19 ondoren”; “ezberdintasuna eta aldaketa demografikoa”; EBren Etorkizuneko Konferentziazkoan, EuroBasque, Europarlamentu, Euroeskualde edo CFEMErekin batera izan da

Europako Batzordea hasi da Next Generation EUren funtsak Estatuari ematen, eta erdia baino gehiago autonomia-erkidegoek kudeatuko lukete: Euskadik 55 milioi jasotzen ditu etxebizitzarako, 8 kulturarako eta 40,5 enplegurako

'Next Generation EU' proiektuetan parte hartzen duten ETEek Laboral Kutxa eta Kutxabanken aurrerakin eta zerbitzuak izango dituzte, eta azken honek, Adegi, Cebek eta SEArekin batera, 2.000 milioi gehituko ditu "Kutxabank Next"en bidez

Tecnaliak 2020ko balantzea eta etorkizunerako planak aurkeztu ditu, EBko I+Gko Horizon esparruko proiektuen lidergoan Estatuko lehen erakundea dela aipatuz, hala nola Next Generation EUren eraginari buruzko aurreikuspenak

Europako Parlamentuak dei egin die estatuei 2030erako abiadura handiko mugaz gaindiko trenbide-lotura bat izateko Irun eta Hendaiatik, Connecting Europe programaren laguntzarekin

Aldundiak milioi erdi eurorekin lagundu die nekazaritza eta abeltzaintzako 14 ekintzaile gazteri, LGENF funtsak % 80a kofinantzatuaz, eta Nekazal Bermeko Europako Funtsaren kudeaketan ere parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro bideratuko ditu Lanbide Heziketaren arloko mugikortasun-proiektuetarako, Erasmus+ programaren barruan

Informazio gehiago: Buletina 2021eko uztaila/abuztua