Gipuzkoako enpresen salmentak %12,3 jaitsi dira 2020ko lehen hamaika hilabeteetan

Azaroko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2020ko lehen hamaika hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak %12,3 jaitsi dira. Beherakada txikiagoa izan da barneko salmentetan (-%10,5), eta handiagoa esportazioetan (-%15,5).

Azaroan, salmenta osoen jaitsierarik eman da martxoan krisia hasi zenetik: -%2,0. Eta kasu horretan ere, barneko salmenten portaera (-%1,0) esportazioena (-%3,7) baino hobea izan da. Datu horiek hobekuntza handia adierazten dute, aurreko hilabeteetako %10 inguruko jaitsieren aldean.

Lan merkatuari dagokionez, enpleguaren beherakadak ere uzkurdura handia izan du azaroan (-%1,4), alarma egoerak gehien eragindako hilabete batzuetan beherakadak %4tik gorakoak zirenean. Urteko metatuan enplegua %2,2 jaitsi da. Ordaindutako soldaten bilakaerak ere nolabaiteko hobekuntza erakusten du azaroan (-%0,5) aurreko hilabeteetako beherakadekin alderatuta, nahiz eta hamaika hilabete hauetan oraindik %3,5 jaitsi diren.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2020ko azaroa (pdf)