Gipuzkoako enpresen salmentak %3,8 igo dira 2019ko lehen bederatzi hilabeteetan

Iraileko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2019ko lehen bederatzi hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak %3,8 igo dira. Esportazioen hazkundea (+%7,4), barruko salmenten igoeraren (+%2,0) oso gainetik kokatu da.

Irailean salmenta osoen hazkundea +%7,5ekoa izan da, gehienbat esportazioetan igoera handia eman delako (+%12,7). Halere, barruko salmenten igoera ere (+%4,9) azken hilabetetan izandako handiena izan da. Dena den, uztailean eta abuztuan izan zen hazkunde apala dela-eta, 2019ko III. hiruhilekoan salmentan osoak +%2,8 igo dira.

Gipuzkoako enpresetan lan egiten duten langile kopuruari dagokionez, 2015ean hazi zen hobekuntzak jarraitu du. Irailean enpleguaren igoera %3,0koa izan da, eta urteko metatuan hazkundea %2,4koa da. Ordaindutako soldatak %4,0 igo dira irailean, eta urteko metatuan +%3,9.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2019ko iraila (pdf)