Gipuzkoako enpresen salmentak %3,9 igo dira 2019ko lehen hamar hilabeteetan

Urriko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2019ko lehen hamar hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak %3,9 igo dira. Esportazioen hazkundea (+%7,4), barruko salmenten igoeraren (+%2,1) oso gainetik kokatu da.

Urrian salmenta osoen hazkundea +%4,6koa izan da, eta bere bi osagaiek portaera positiboa erakutsi dute: esportazioak +%7,0 eta barruko salmentak +%3,3.

Gipuzkoako enpresetan lan egiten duten langile kopuruari dagokionez, 2015ean hazi zen hobekuntzak jarraitu du. Urrian enpleguaren igoera %1,9koa izan da, eta urteko metatuan hazkundea %2,4koa da. Ordaindutako soldatak %3,6 igo dira urrian, eta urteko metatuan +%3,9.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2019ko urria (pdf)