Gipuzkoako enpresen salmentak %4,4 igo dira 2019ko lehen sei hilabeteetan

Ekaineko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2019ko lehen sei hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak %4,4 igo dira. Esportazioen hazkundea (+%8,7), barruko salmenten igoeraren (+%2,1) oso gainetik kokatu da.

Ekaineko datuak positiboak izan dira bai salmenta osoei dagokienez (+%4,0), eta baita bere bi osagaietan ere: esportazioak +%10,7 hazi dira eta barruko salmentak +%0,5.

Gipuzkoako enpresetan lan egiten duten langile kopuruari dagokionez, 2015ean hasi zen hobekuntzak jarraitu du. Ekainean enpleguaren igoera %2,3koa izan da, eta urteko metatuan %2,2koa. Ordaindutako soldatak %4,3 igo dira ekainean eta %3,7 urteko metatuan.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2019ko ekaina (pdf)