Gipuzkoako enpresen salmentak %6,6 igo dira 2018an

Abenduko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2018an Gipuzkoako enpresen salmentak %6,6 igo dira. Hori horrela izan da, bai barruko salmentak hazi egin direlako (+%5,8) eta baita esportazioak ere (+%8,0).

2018. urte honetan hazkundea ia-ia etengabea izan da hilabete guztietan. Abenduko azken hilabete hau ez da salbuespena izan, eta salmenta osoak %2,5 igo dira. Nahiz eta barruko salmentak beheraka egin (-%4,0), esportazioak, aldiz, nabarmen igo dira (+%14,0).

Gipuzkoako enpresetan lan egiten duten langile kopuruari dagokionez, 2015ean hazi zen hobekuntzak urte osoan zehar jarraitu du. Horrela, urteko  datu metatuetan enpleguaren hazkundea %3,6koa izan da. Eta ordaindutako soldatak %4,6 igo dira 2017arekin alderatuta. Bi kasuetan, 2007/2008 krisi garaitik lortutako hazkunderik handienak.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2018ko abendua (pdf)