Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udalek OHZ eta JEZ kudeaketarako izenpeturiko hitzarmenak

1994ko urriaren 18ko erabakiaren bidez Diputatuen Kontseiluak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatzeko hainbat hitzarmen eredu onartu zituen, Gipuzkoako udalek delegazio edota lankidetza maila desberdinen artean aukeratu ahal izan zitzaten, zergak ordaintzeko borondatezko epean nola epe exekutiboan.

Horrela, udalek eta Aldundiak hitzarmen horiek sinatu ondoren, 1995eko otsailaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren hitzarmen ereduak eta udal bakoitzarekin sinatutako hitzarmen ereduen zerrenda.

Geroztik hainbat udalek hasieran sinatutako hitzarmena bertan behera uztea eta hitzarmen eredu berri bat sinatzea erabaki dute. Horrela, urtero argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean udalekin sinatutako hitzarmenen zerrenda eguneratua.

2011n, hitzarmenen edukia eta erreferentziak indarreko araudira egokitzeko eta hainbat udalek adierazitako behar berriei erantzuna emateko, Diputatuen Kontseiluak abenduaren 13an eginiko bileran Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kudeaketarako hitzarmen eredu berriak onartu zituen, zerga horren kudeaketarako 1994ko urriaren 18an onartutako hitzarmen ereduak indargabetuz.

Hitzarmen eredu berrien testua 2011ko abenduaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta, behin igarota hitzarmena sinatua zuten udalek, horrela erabakiz gero, beste eredu bati atxikitzearen aldeko hautua egiteko, 2012ko otsailaren 15ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2012. urterako Gipuzkoako udalekin jarduera ekonomikoen gaineko zerga kudeatzeko indarrean dauden hitzarmenen zerrenda onartu zuen otsailaren 8ko 126/2012 Foru Agindua.

Informazio gehiago: