Hainbat faktura zuzenketa-dokumentu bakar baten bidez zuzentzen badira, nola identifikatzen ditu jaulkitzaileak zuzendutako fakturak?

Zuzendutako fakturen seriea, zenbakia eta jaulkipen-data XML TicketBAI fitxategiko “Ordezkatutako edo zuzendutako fakturak” atalean adierazi beharko dira. Zuzendutako fakturak 100 baino gehiago badira, zuzenketak hartzen duen aldiko lehen eta azken fakturetako datuak bakarrik jaso ahal izango dira.