Ibilgailu bat erosiko duzu eta ez dakizu zer zerga ordaindu behar dituzun?

Kontsultatu jarduera ekonomikoei lotu gabeko ibilgailuak erostean fiskalitateari buruz gehien izaten diren zalantzak argitzen dituzten administrazio-irizpideak.

.

Gipuzkoako Foru Ogasunak hainbat administrazio-irizpide argitaratu ditu, jarduera ekonomiko bati atxikituta ez dauden lurreko ibilgailuak, itsasontziak eta aireontziak erosteak dakartzan zerga-ondorioei buruzko zalantza ohikoenak argitzeko. Tartean sartzen diren zerga nagusiak Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga (Eskualdaketak), Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia (Matrikulazioa) dira.

Informazio gehiago:

Zerga kontsulten errepertorioa eta interpretazio irizpideak - Ogasuna - Gipuzkoako Foru Aldundia