Sozietateen gaineko zerga: partzialki salbuetsita dauden entitateak.

Sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera behartuta ez dauden partzialki salbuetsita dauden entitateentzako idatzi berria ZergaBidean.

Partzialki salbuetsitako izaera duten irabazi asmorik gabeko entitateak (12.2 artikuluak 2/2014 Sozietate Zergaren Foru Araua) ez dute Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu beharrik baldintza batzuk betetzen badituzte (2/2014 Foru Arauko 126.3 artikuluan arautua baldintzak).

Nolanahi ere, komenigarria da aitorpena aurkeztera behartuta ez dauden entitateen artean baldin bazaude, Foru Ogasunari horren berri ematea,  Administrazioak gogoan hartu ez dezan entitateak aitorpena aurkezteko betebeharra ez duela bete, eta ondorioz,  bere zerga-betebeharrak gaurkotuak ez dituela.

Baldintza horiek betetzen baditu, entitateak Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena (200 eredua) ez aurkeztea erabaki dezake  eta horren berri eman ahal izango dio Gipuzkoako Foru Ogasunari, Zergabidea plataforman horretarako eskuragarri dagoen idazki baten bidez.

Lan hau errazteko gida bat egin da. Gida hori hurrengo orrialdean aurki dezakezu:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/sozietateak/elkarteak