Katastroa – 800 eredu berria

Eredu berriarekin Foru Ogasunak erraztu egiten du katastroko aldaketak aitortzeko era titulartasuna aldatzeagatik, obra berria egiteagatik, etab.

.

Eredu berriak eguneratu, hobetu eta gune bakar batean bateratzen ditu aurreko U-6, R-6, U-7, R-7 eta U-4 ereduak.

Modu horretan, eredu bakar baten bidez aitortu ahal izango dituzu hiri eta landa lurreko ondasun higiezinei eragiten dieten ondorengo alterazioak:

  • Katastroko titulartasunaren aldaketa (salerosketagatik, jaraunspenagatik, dohaintzagatik, epai judizialagatik…).
  • Obra berria, handitze lana edo birgaitze oso zein partziala.
  • Bereizketa edo zatiketa.
  • Elkarketa.
  • Erabilera aldaketa (adibidez, lokal bat etxebizitza bihurtzean).
  • Eraikinen eraispena.
  • Bestelakoak.

Gainera, Foru Ogasunak 800 eredua aurkezteko behar duzun informazio guztia jasotzen duen gida bat jartzen du zure eskura: aurkezteko moduak, epeak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, etab. 

Informazio gehiago: