Nekazaritzan eta abeltzaintzan gasolio erosketak direla-eta jasandako hidrokarburoren gaineko zergaren itzulketa

Itzulketa eskatzeko epeak, SGA ereduaren bitartez

Nekazaritzan eta abeltzaintzan gasolio erosketak direla-eta jasandako hidrokarburoren gaineko zergaren itzulketa eskatzeko epeak, SGA ereduaren bitartez, honako hauek izango dira:

  • Telematikoki aurkezten dutenentzat, ZERGABIDEA plataformaren bitartez maiatzaren 2tik maiatzaren 31a arte, urtero bezala.
  • Eskualdeko Nekazarien Bulegoetan aurkezten dutenentzat, aurten epea irekiko da COVID19 koronabirusarengatik dagoen alarma egoera bukatzerakoan. Oraindik ezin dugu epeak ezarri, ez dakigulako noiz eskaini ahal izango dugu aurrez aurreko arreta. Jakin bezain laster argitaratuko dugu Foru Agindu bat epe berriekin.