Noiz erabili behar da 06 gakoa, “BEZaren araubide bereziaren eta zerga garrantzia duten eragiketen gakoak” eremuko BEZeko entitate taldearen araubide berezia (maila aurreratua)?

Taldeko enpresen arteko eragiketetan, BEZaren Legearen 163 sexies.bost artikuluan ezarritako modalitatea aukeratu duenean baino ez da esleitu behar. Kasu horietan, “Kostuaren zerga oinarria” eremua bete ahal izango da.

“Zerga oinarria” eremua BEZaren Legearen 78. eta 79. artikuluetan aipatzen den zenbatekoa izango da. Kontuan hartu behar da ezen “Zerga kuota” eremuan, kostuaren zerga-oinarria dagokion zerga-tasarekin edo tasekin biderkatzearen emaitza jasoko dela.