Nola erregistratzen du igorleak faktura zuzentzaile bat?

Fakturan errore material bat gertatu denean (Fakturazio Erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluaren arabera eskatutako baldintzaren bat betetzen ez denean), zuzenbidean oinarritutako errore bat, jasanarazitako kuotaren zehaztapen oker bat edo zerga-oinarria aldatzea eragiten duen inguruabarren bat (BEZaren Legearen 80. artikulua) faktura zuzentzaile bat jaulki beharko da, faktura zuzentzailearen mota adieraziz, “R1”, “R2”, “R3”, “R4” edo “R5” gakoarekin.

Era berean, faktura zuzentzailearen mota identifikatu beharko da “S - Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea” edo “I- Ezberdintasunengatiko faktura zuzentzailea” gakoekin.