Nola erregistratzen du jaulkitzaileak Ezberdintasunengatiko faktura zuzentzaile “I” bat?

Informazioa erregistratzeko, faktura mota adierazi behar da, “R1”, “R2”, “R3”, “R4” edo “R5” gakoekin.
Faktura zuzentzailea faktura erraztua bada, gainera, “S” gakoa markatu beharko da “faktura erraztua” eremuan. 
Zuzenketa diferentzien arabera egiten denean, zuzenketaren zenbatekoaren berri eman beharko da zuzenean. 
Horretarako, faktura zuzentzailearen erregistro bakarrean jakinarazi beharko da, “I” gakoarekin. 

1. Adibidea: 

1.000€-ko zerga-oinarria eta 210€-ko kuota duen faktura bat zuzenduko da.
Ezberdintasunengatiko aldaketak -200 €-ko zerga-oinarria duen faktura egitea ekarriko luke. 
Adierazi beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira:  
Faktura zuzentzailearen kodea: “R1”, “R2”, “R3”, “R4” edo “R5”.
Faktura zuzentzaile mota: I.
Zenbatekoa guztira: zuzenketaren zenbateko osoa adieraziko da, -242.
BEZaren xehakapena: zerga-oinarria: -200, jasanarazitako kuota -42.

2. adibidea: zerga oinarriaren igoera

1.000 €-ko zerga-oinarriko 2. faktura eta 210 €-ko kuota zuzendu egingo dira. Zuzenketa zerga-oinarria 200 euro igotzean datza. 

Diferentziengatiko aldaketak 200 €-ko zerga-oinarria duen faktura jaulkitzea ekarriko luke.
Jaulkitako Fakturen erregistro-liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira:
Faktura mota: Rx
Zuzenketa mota: I
Zenbatekoa guztira: zuzenketaren zenbateko osoa 242 adieraziko da.
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 200, kuota jasanarazia 42.

3. adibidea: ez ordaintzeagatiko zerga oinarriaren murrizketa 

1.000 €-ko zerga-oinarriko 3. faktura eta 210 €-ko kuota zuzendu egingo dira ez ordaintzeagatik, jasanarazitako kuota osoa kenduz.
Diferentziengatiko aldaketak 0 €-ko zerga-oinarria eta -210 €-ko kuota duen faktura jaulkitzea ekarriko luke.
Jaulkitako Fakturen erregistro-liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira:  

Faktura mota: R2/R3
Zuzenketa mota: I
Zenbatekoa, guztira: zuzenketaren zenbateko osoa adieraziko da (-210).
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 0, jasanarazitako kuota (-210).

4. adibidea: aurretiazko faktura zuzentzailea zuzentzea: zerga-oinarria handitzea. 

1.000 €-ko zerga-oinarriko 1 bis faktura zuzentzailea eta 210 €-ko kuota zuzendu egingo dira. Zuzenketa zerga-oinarria 200 euro handitzean datza; izan ere, 1 bis faktura zuzentzaileak 800 €-ko zerga-oinarria eta 168 €-ko kuota izan behar zuen.
 
Diferentziengatiko aldaketak 200 €-ko zerga-oinarria duen faktura zuzentzaile berria jaulkitzea ekarriko luke.
Jaulkitako Fakturen erregistro-liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira:  

Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: I
Zenbatekoa guztira: zuzenketaren zenbateko osoa 242 adieraziko da.
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 200, kuota jasanarazia 42.

5. adibidea: aurretiazko faktura zuzentzailearen zuzenketa: zerga-oinarriaren murrizketa. 

Zerga-oinarriko -1.000 €-ko 2 bis faktura zuzentzailea eta -210 €-ko kuota zuzendu egingo dira. Zuzenketa zerga-oinarria 200 euro gutxitzean datza; izan ere, 2 bis zenbakiko faktura zuzentzailea – 1.200 €-ko zerga-oinarriaren eta – 252 €-ko kuotaren bidez jaulki behar zen. 

Diferentziengatiko aldaketak ekarriko luke faktura zuzentzaile berri bat jaulkitzea, -200 €-ko zerga-oinarriarekin. 

Jaulkitako Fakturen erregistro-liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira: 
 
Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: I
Zenbatekoa, guztira: zuzenketaren zenbateko osoa adieraziko da (-242).
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: -200 €-koa, jasandako kuota (-42 €-).

6. adibidea: zenbateko negatiboaren aurretiazko faktura zuzentzailea zuzentzea: zerga-oinarria zenbateko positiboraino handitzea. 

Zerga-oinarriko -1.000 €-ko 3 bis faktura zuzentzailea eta -210 €-ko kuota zuzendu egingo dira. Zuzenketa zerga-oinarria 1.500 euro handitzean datza; izan ere, 2 bis zuzenketa-faktura 500 €-koa eta 105 €-koa izan behar zen.
Diferentziengatiko aldaketak 1.500 €-ko zerga-oinarria duen faktura zuzentzaile berria jaulkitzea ekarriko luke.
Egindako fakturen erregistro liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira: 

Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: I
Zenbatekoa, guztira: zuzenketaren zenbateko osoa 1.815€-koa izango da.
BEZaren banakapena: 1.500 €-ko zerga-oinarria, 315 €-ko jasandako kuota.