Nola erregistratzen du jaulkitzaileak “S” Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea?

Fakturaren informazioa bidaltzean, faktura mota “R1”, “R2”, “R3” eta “R4” gakoak erabiliz adieraziko da. Faktura erraztu bat zuzentzen bada,“R5” gakoa markatu beharko da.

Zuzenketa “ordezkapen bidez” egiten denean, egindako zuzenketaren berri eman beharko da, eta zuzenketa horren zenbatekoa ere adierazi beharko da. Informazio hori honela eman daiteke:

1. aukera: erregistro berri bati buruz informatuz, non zuzenketaren ondorengo zenbateko zuzenak adieraziko diren “zerga oinarria”, “kuota” eta, hala badagokio, “errekargua” eremuetan, eta, era berean, jatorrizko fakturaren aldean zuzendutako zenbatekoez ere informatuz “oinarri zuzendua”, “kuota zuzendua” eta, hala badagokio, “errekargu zuzendua” eremuetan.

2. aukera: erregistro berri bati buruz informatuz, non zuzenketaren ondorengo zenbateko zuzenak adieraziko diren “zerga oinarria”, “kuota” eta, hala badagokio, “errekargua” eremuetan, eta, era berean, zenbateko zuzenduak adierazten dituen beste erregistro bati buruz informatuz.

1. adibidea: zerga oinarria murriztea

1.000€-ko zerga oinarria eta 210€-ko kuota duen 1 zk. faktura zuzendu egingo da. Zuzenketaren ondorioz, zerga oinarria 200€ murriztuko da.
1. aukera: ordezkapen bidezko aldaketak berekin ekarriko luke 800€-ko zerga oinarria eta 168€-ko kuota duen faktura zuzentzaile bat egitea, non adieraziko den zuzenketa 1.000€-koa dela zerga oinarri zuzenduarengatik eta 210€-koa kuota zuzenduarengatik. 
Hona hemen egindako fakturen erregistro liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak:
Faktura mota: Rx
Faktura zuzentzaile mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriez informatuko da, “oinarri zuzendua” (1.000€) eta “kuota zuzendua” (210€) adierazita.
Zenbateko osoa: azken zenbateko balioduna 968 dela adieraziko da.
BEZaren xehekapena: zerga oinarria 800€ eta kuota jasanarazia 168€.

2. aukera: ordezkapen bidezko aldaketak berekin ekarriko luke -1.000€-ko zerga oinarria duen faktura bat egitea, bai eta faktura zuzentzaile bat egitea ere, non adieraziko den zerga oinarria 800€-koa dela.
Lehen fakturan, egindako fakturen erregistro liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek lirateke:
Faktura mota: F1
BEZaren xehekapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuaz adieraziko da (zerga oinarria -1.000€ eta kuota jasanarazia -210€).
Bigarren faktura zuzentzailean, egindako fakturen erregistro liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira:
Faktura mota: Rx
Faktura zuzentzaile mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriz informatuko da, “zerga oinarri zuzendua” (0€) eta “kuota zuzendua” (0€) adierazita.
Zenbateko osoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da (968€).
BEZaren xehekapena: zerga oinarria 800€ eta kuota jasanarazia 168€.

2. adibidea: zerga oinarriaren gehikuntza

1.000€-ko zerga oinarria eta 210€-ko kuota duen 2 zk. faktura zuzendu egingo da. Zuzenketaren ondorioz, zerga oinarria 200€ gehituko da.

1. aukera: ordezkapen bidezko aldaketak berekin ekarriko luke 1.200€-ko zerga oinarria eta 252€-ko kuota duen faktura zuzentzaile bat egitea, non zuzenketa 1.000€-koa den zerga oinarri zuzenduarengatik eta 210€-koa kuota zuzenduarengatik. 
Eremu eta gako hauek jaso behar dira egindako fakturen erregistro liburuan:
Komunikazio mota: A0
Faktura mota: Rx
Faktura zuzentzaile mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriz informatuko da “zerga oinarria zuzendua” (1.000€) eta “kuota zuzendua” (210€) adierazita.
Zenbateko osoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da (1.452€).
BEZaren xehekapena: zerga oinarria 1.200€ eta kuota jasanarazia 252€.

2. aukera: ordezkapen bidezko aldaketak berekin ekarriko luke -1.000€-ko zerga oinarria duen faktura bat egitea, bai eta faktura zuzentzaile bat ere, non zerga oinarria 1.200€-koa dela adieraziko den.
Lehen fakturan, eremu eta gako hauek jaso dira egindako fakturen erregistro liburuan:
Faktura mota: F1
BEZaren xehekapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuaz adieraziko da (zerga oinarria -1.000€ eta kuota jasanarazia -210€).
Bigarren faktura zuzentzailean, eremu eta gako hauek jaso behar dira egindako fakturen erregistro liburuan:
Faktura mota: Rx
Faktura zuzentzaile mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriz informatuko da, “zerga oinarri zuzendua” (0€) eta “kuota zuzendua” (0€) adierazita.
Zenbateko osoa: azken zenbateko baliagarria adierazko da (1.452€).
BEZaren xehekapena: zerga oinarria 1.200€ eta kuota jasanarazia 252€.

3. adibidea: ez ordaintzeagatiko zerga oinarriaren murrizketa 

1.000 €-ko zerga-oinarriko 3. faktura eta 210 €-ko kuota zuzendu egingo dira ez ordaintzeagatik, jasanarazitako kuota osoa kenduz. 

1. aukera: ordezkapenagatiko aldaketak 1.000 €-ko zerga-oinarria eta 0 kuota dituen faktura zuzentzailea egitea ekarriko luke, eta bertan adieraziko da egindako zuzenketa 1.000 €-koa dela zuzendutako zerga-oinarriagatik eta 210 €-koa zuzendutako kuotagatik. 

Egindako fakturen erregistro liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira: 
Faktura mota: R2/R3
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarri adieraziko dira, "Oinarri zuzendua" 1.000 eta "kuota zuzendua" 210 dutenak.
Guztizko zenbatekoa: 1.000 balio duen azken zenbatekoa adieraziko da.
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 1.000, jasanarazitako kuota 0. 

2. aukera: ordezkapenagatiko aldaketak faktura bat egitea ekarriko luke, -1000 €-ko zerga-oinarriarekin, -210eko kuotarekin eta zerga-oinarria 1.000 €-koa eta kuota 0 €-koa dela adierazten duen faktura zuzentzaile batekin.
Lehen fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira Egindako Fakturen erregistro-liburuan:  
Faktura mota: F1
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuarekin adieraziko da (zerga-oinarria: (-1.000), jasanarazitako kuota (-210).
Bigarren zuzenketa-fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira Egindako Fakturen erregistro-liburuan:
Faktura mota: R2/R3
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: "Oinarri zuzendua" 0 eta "kuota zuzendua" 0 duten bi eremu gehigarriren berri emango da.
Zenbatekoa, guztira: azken zenbateko balioduna adieraziko da: 1.000
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 1.000, jasanarazitako kuota 0.

4. adibidea: aurretiazko faktura zuzentzailea zuzentzea: zerga oinarria handitzea. 

1.000 €-ko zerga-oinarriko 1 bis faktura zuzentzailea eta 210 €-ko kuota zuzendu egingo dira. Zuzenketa zerga-oinarria 200 euro handitzean datza; izan ere, 1 bis faktura zuzentzaileak 800 €-ko zerga-oinarria eta 168 €-ko kuota izan behar zuen.
 
1. aukera: ordezkapenagatiko aldaketak faktura zuzentzaile berri bat egitea ekarriko luke, -800 €-ko zerga-oinarriarekin eta -168 €kuotarekin, eta bertan adieraziko da egindako zuzenketa -1000 €-koa dela zuzendutako zerga-oinarriagatik eta -210 €zuzendutako kuotagatik. 

Egindako fakturen erregistro liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira: 
Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: "Oinarri zuzendua" (-1.000) eta "kuota zuzendua" (-210) duten bi eremu gehigarriren berri emango da.
Guztizko zenbatekoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da (-968).
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: -800, jasanarazitako kuota (-168). 

2. aukera: ordezkapenagatiko aldaketak 1.000 €-ko zerga-oinarria duen faktura bat eta zerga-oinarria -800 €-koa dela adierazten duen zuzenketa-faktura bat egitea ekarriko luke. 

Lehen fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira Egindako Fakturen erregistro-liburuan: 
Faktura mota: F1
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuarekin adieraziko da (zerga-oinarria: 1.000; kuota jasanarazia: 210).
Bigarren zuzenketa-fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira Egindako Fakturen erregistro-liburuan:
Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: "Oinarri zuzendua" 0 eta "kuota zuzendua" 0 duten bi eremu gehigarriren berri emango da.
Zenbatekoa, guztira: azken zenbateko balioduna adieraziko da (-968)
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: (-800), jasanarazitako kuota (-168).

5. adibidea: aurretiazko faktura zuzentzailearen zuzenketa: zerga-oinarriaren murrizketa. 

Zerga-oinarriko -1.000 €-ko 2 bis faktura zuzentzailea eta -210 €-ko kuota zuzendu egingo dira. Zuzenketa zerga-oinarria 200 euro gutxitzean datza; izan ere, 2 bis zenbakiko faktura zuzentzailea – 1.200 €-ko zerga-oinarriaren eta – 252 €-ko kuotaren bidez jaulki behar zen. 

1. aukera: ordezkapenagatiko aldaketak faktura zuzentzaile berri bat egitea ekarriko luke, -1.200 €-ko zerga-oinarriarekin eta -252 €kuotarekin, eta bertan adieraziko da egindako zuzenketa -1000 €-koa dela zuzendutako zerga-oinarriagatik eta -210 € zuzendutako kuotagatik. 
Jaulkitako Fakturen erregistro-liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira:

Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: "Oinarri zuzendua" (-1.000) eta "kuota zuzendua" (-210) duten bi eremu gehigarriren berri emango da.
Guztizko zenbatekoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da (-1.452).
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: (-1.200), jasanarazitako kuota (-252). 

2. aukera: ordezkapenagatiko aldaketak 1.000 €-ko zerga-oinarridun faktura bat eta zuzenketa-faktura bat egitea ekarriko luke, non zerga-oinarria -1.200 €-koa dela adieraziko den.
Lehen fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira Egindako Fakturen erregistro-liburuan:
Faktura mota: F1
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuarekin adieraziko da (zerga-oinarria: 1.000; kuota jasanarazia: 210.
Bigarren zuzenketa-fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira Egindako Fakturen erregistro-liburuan:
Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: "Oinarri zuzendua" 0 eta "kuota zuzendua" 0 duten bi eremu gehigarriren berri emango da.
Guztizko zenbatekoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da (-1.452).
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: (-1.200), jasanarazitako kuota (-252).

6. adibidea: zenbateko negatiboaren aurretiazko faktura zuzentzailea zuzentzea: zerga-oinarria zenbateko positiboraino handitzea. 

Zerga-oinarriko -1.000 €-ko 3 bis faktura zuzentzailea eta -210 €-ko kuota zuzendu egingo dira. Zuzenketa zerga-oinarria 1.500 euro handitzean datza; izan ere, 2 bis zuzenketa-faktura 500 €-koa eta 105 €-koa izan behar zen.

1. aukera: ordezkapenagatiko aldaketak beste faktura zuzentzaile bat egitea ekarriko luke, 500 €-ko zerga-oinarriarekin eta 105 €-ko kuotarekin, eta bertan adieraziko da egindako zuzenketa -1.000 €-koa dela zuzendutako zerga-oinarriagatik eta -210 €-koa zuzendutako kuotagatik. 

Jaulkitako Fakturen erregistro-liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira:

Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: "Oinarri zuzendua" (-1.000) eta "kuota zuzendua" (-210) duten bi eremu gehigarriren berri emango da.
Guztizko zenbatekoa: 605 balio duen azken zenbatekoa adieraziko da.
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 500, kuota jasanarazia 105. 

2. aukera: ordezkapenagatiko aldaketak 1.000 €-ko zerga-oinarridun faktura eta zerga-oinarria 500 €-koa dela adierazten duen faktura zuzentzailea egitea ekarriko luke. 