Ondasun higiezin hiritarretako lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa

Jendaurrean jartzeko iragarkia, hainbat udalerritako ondasun higiezin hiritarren lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketari buruzkoa.

Ondasun higiezinen gaineko zergari buruz eta ondasun higiezin hiritarren balio katastralen berrikuspenari buruz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2021eko irailaren 7an egindako batzarraldian, ondoko erabakia hartu zuen.      

«Lehena.  Onartzea ondasun higiezin hiritarretako lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa, udalerri hauei dagokiena: Donostia, Hondarribia, Lasarte-Oria eta Urnieta.        

Bigarrena.    Ponentzia aldaketak jendaurrean jartzea 15 eguneko epean, interesatuek hautazko berraztertze errekurtsoa jarri ahal izan dezaten Foru Aldundian edo, bestela, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezaten Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko 1989ko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak 11. artikuluan ezartzen duen eran.

Hirugarrena.   Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal bakoitzaren ediktuen bidez iragartzea ponentziak jendaurrean jarri direla aurreko apartatuan aipatu bezala.» 

Informazio gehiago:

Iragarki osoa (Html)