PFEZ: ordainketa zatikatuak

2021eko hirugarren hiru hilabeteko 130 eredua aurkezteko epea hasten da

Gaur, urriak 1,  2021eko hirugarren hiru hilabeteko 130 eredua  aurkezteko epea hasten da (PFEZeko jarduera ekonomikoen ordainketa zatikatuak.). Ordainketa zatikatua 005 ereduaren bitartez helbideratuta daukaten zergadunei, haien kontu korrontean kargatuko zaie zenbatekoa behin aurkezteko borondatezko aldia bukatzen denean (2021eko azaroaren 10a).

Martxoaren 23ko 2/2021 Foru Dekretu-Arauak, COVID-19arekin zerikusia duten aparteko zerga neurri gehigarriak ezarri eta jarduera ekonomikoa berrabiarazten eta digitalizatzen laguntzeko beste neurri batzuk onesten dituenak, 2021eko lehenengo eta bigarren hiru hilabeteko ordainketa zatikatuak aurkezteko obligaziotik salbuetsi zuen.

Informazio gehiago: